Mostrando entradas con la etiqueta HITZALDIAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta HITZALDIAK. Mostrar todas las entradas

martes, 15 de mayo de 2018

Begitu 295, 2018ko maiatzaren 2a, IGORRE. Itsaso-Gueñes linea eta Gatikatik Frantziarako urpeko konexinoen loturea azaldu eben Igorren


Itsaso-Gueñes linea eta Gatikatik Frantziarako urpeko konexinoen loturea azaldu eben Igorren

Begitu 295, 2018ko maiatzaren 2a, IGORRE
Erredakzinoa

Martxan dagozan interkonexino elektrikorako megaproiektu biak ez dirala beharrezkoak eta kapital finantziarioari baino ez deutsiela mesede egiten azaldu eben EH Bilduko Mikel Otero legebiltzarkideak, Rosa Martinezek Equo Berdeak taldeko Podemos-eko diputadua Espainiako korteetan, eta Aitor Urresti EHUko irakasleak, Igorren. Beinat Anzola Igorreko alkateak, herritik pasauko dan Gueñes-Itsaso autopista elektrikoaren kontra 2011tik gaur arte Udalak egindako guztia azaldu eban.

Azpiegitura bi dira baina lotuta dagoz. Bata, aspalditik ezaguna da Arratian, Gueñes eta Itsaso arteko goi-tensinoko línea. Proiektuaren kontra 2011n herritarren alegazinoak aurkeztu ziranetik, asko izan dira Igorreko Udalak egindako mobimentuak proiektua bertan behera geratu daiten edo behintzat Igorretik ez pasetako. Beste megaproiektua, Gatika eta Cubnezais (Frantzia) herria, 370 kilometroko kable batez, urpetik lotzeako egitasmoa da. Azpiegitura honek herrialdeen arteko energia konexinoa bermatzeko helburua dauka. Eta bien arteko loturea “argia eta garbia” da Oteroren berbetan. Gueñes-Itsasoko lineak Abanton produzidutako energia eroango leuke Gatikara.

Europako Batasunak herrialdeen artean energia garraiatzea gura dau herrialdeen energia menpekotasuna gitxitzeko. Horretarako plan bat dago eta planaren arabera, 2030erako Europan sortzean dan energiaren %30 herrialde batetik bestera garraiatzeko baliabideak behar dira. Mahaikideen arabera, horixe da megaproiektu bi honeek egiteko atxakia. Baina ez da beharrezkoa. Alde batetik, Frantziagaz konexinoa badagoalako aldez aurretik, eta bestetik, herrialde biak kosumiduten dabena baino gehiago produziduten dabelako. Espainian Red Electrica Española (REE) enpreseak garraiatzen dau energia.

Energia eredua

Mikel Oterok, gaur egungo energia eredua deskribidu eban. Eredu honek etenbarik igoten doan energia kopuru izugarria behar dau bere sostengurako, mugatuak diran energia iturrietan oinarritzen da, proiektu erraldoiak bultzatzen ditu (zentralizazinoa), esku gitxien kontrola sustatzen dau (oligopolioa) eta ez dauka natureagazko errespeturik. Izan be, aldaketa klimatikoa neurri handi baten energia eredu honegaitik etorri da.

Baina eredu hau pasa dan mendekoa da eta proiektuok eredu horren arabera egindakoak dira eta ez dira egokitzen gaurko errealidadera. Alde batetik energiaren konsumoak “2007an jo eban gailurra eta harrezkeroztik estakau, eta batzuetan, beheranzko joerea be izaten dau”.

Interkonexinoa energia barriztagarrientzat beharrezkoa dala eta energia merkeagoa eta garbiagoa izango dala defendiduten dau Espainiako Gobernuak. Baina Transizino Energetikoan Adituen Batzordeak egindako txostenaren arabera, Bizkaiko Golkoko proiektuak energía sortzeako kostuak %5 eta %6 artean gehituko dira eta CO2 emisinoak %11 igongo dira. Gainera, Gatika Frantziako zentral nuklear bategaz konektauko dala esan eban Oterok. “Kapitalak negozio seguruak behar dauz eta argindarraren fakturea derrigor pagau behar dogu.” Interkonexino honegaz, kapitalak irabaziak handituko ditu.

Erronkea energia biltegiratzea da

Eretxi bardinekoa da Rosa Martinez. Bere ustez be, proiektu honeen helburua kapital finantziarioari urtekerea emotea da. Interkonexino honeek egiten diru asko irabazten dabe enpresak eta gainera, egiten dabezanak, beharrezkoak diran ala ez esaten dabezan berberak dira. “Hauxe da sistema honen tranpea”.

Erabilten ez diran azpiegitura handi asko egin dira atzen urteotan, eta hau be horreetako bat izango dalakoan dago Martinez. “Eta danon artean argindarraren fakturan pagau beharreko 1.800 miloe euroko aurrekontua dauka”.

Energiaren oligopolioak barriztagarrietara jo dau. “Eztabaidea irabazita dago. Hor ekologistak diskursoa irabazi dogu” baina kakoa dago noren eskuetan ipiniko dogun energia. Izan be, interkonexinoak balio izango dabe instalazino handiak produziduten daben energia garraiatzeko eta Endesa, Iberdrola eta Accionaren eskuetan egongo dira. Hau da, “oin daukagun eredu energetikoa barriztagarrietara eroango dogu”. Erronka teknologikoa energia barriztagarrien biltegiratzean dago eta Europan inork ez dau ikerketa horretan inbertiduten. Amerikako Estadu Batuak eta Txina dabiz horretan.

Proiektu biak lotuta

Aitor Urresti EHUko irakaslearen arabera “Gueñes-Itsaso linea Gatikako proiekturako da. Kantauri isurialde osoko sarea Gatikatik pasetan da eta Gatika Frantziagaz lotu ezkero, Frantziagaz elektrizidadea trukatzen dogun neurrian, azpiestazino hori saturauko litzateke eta beste bide bat behar da”.

Baina 400 kwko lineak begiratu ezkero, instalautako energiagazko, momento honetan Europan daukienaren bikotxa baino gehiago daukagu. Urrestiren ustez arazoa ez dago sare elektrikoan eta konexionetan, merdakuaren egituran baino. Hau aldatuteko aukeren artean, sare adimentsuak, biltegiratzeko sistemak, energia aurreztea eta teknologiak geureganatzea proposatzen ditu.

EAE, Estaduan energia barriztagarri gitxienetakoa daukan lurraldea da, %7 baino ez. Eusko Jaurlaritzak, gasaren aldeko apustu garbia egin dauala esan eben mahaikideak.

Gueñes-Itsasoren contra

Beinat Anzola Igorreko alkateak, Gueñes-Itsaso linearen kontra Igorren egindakoaren barri emon eban. Ekintzak, 50etik gora izan dira 2011tik gaur arte. Alegazinoen erantzuna 2016an heldu zan udalera. “2011tik gaur arte. Alegazinoen erantzuna 2016an heldu zan udalera. “2011n aurreproiektuari alegazinoak eta alternatibak aurkeztu ziran. Ingurumenari jagokozan alegazinoak, etxebizitzai, distantziak, urigintza aldetiko eraginak… Eta eskatu jakon Aldundiari sai zuriaren inguruan txosten bat egiteko”. Izan be, inguru horretan sai zuriaren hainbat habia dagoz eta hegazti hori babestuta dago.

Sai zuriaren babesaren legea izan da Udalak erabili dauan proiektuaren kontrako tresna nagusia. Udalak, kanpoko abogadu bateri txostena eskatu eutsan goi-tensinoko linearen proiektua geldiduteko aukerak aztertzeko. Gitxi dirala eta egotekotan, ingurumen aldetik sai zuriaren babesa dala-eta egongo zirala azaldu eban abogaduak.

REEk bide alternatibo bat proposatu eban sai zuriaren habietatik ez pasetako. Eta Udala “BFAko Ingurumen teknikariakaz berba egin eben auzoko batzuen bitartez jakin genduan beste habia bat egoala hasikerako puntuan” eta hau be txostenean sartu zan bide alternatibo horren kontra egiteko. REEK “hainbeste be ez eutsala eragiten” erantzun eban alkatearen arabera.

2017ko abenduan heldu zan Gueñes-Itsaso linearen Baimen Administratiboa. 2018ko martian, Udalalk gora joteko errekursoa aurkeztu eban Baimen Adminstratiboaren contra.

Urtailan, Eusko Jaurlaritzari Urkiolako Parkea handitzea eskatu eutsan Igorrek, sai zurien habiak dagozan mendi tontor lerro osoa sartzeako.

lunes, 7 de mayo de 2018

AUTOPISTA ELEKTRIKOAK NORENTZAT? APIRILAREN 26ean IGORREN ¿AUTOPISTAS ELECTRICAS PARA QUIÉN? 26 abril 2018

AUTOPISTA ELEKTRIKOAK NORENTZAT?
APIRILAREN 26ean IGORREN
¿AUTOPISTAS ELECTRICAS PARA QUIÉN?

26 abril 2018
Mikel Otero, Rosa Martínez, Aitor Urresti
Mikel Otero: "La interconexiones no son necesarias"
Rosa Martínez: Razones políticas que cuestionan las autopistas eléctricas.
¿En manos de quién ponemos las renovables?, 
esa es la cuestión.

Oligopolio y modelo centralizado
 frente
 a un modelo descentralizado en manos de las personas
67,15% electricidad importada
La apuesta del Gobierno Vasco sigue siendo por el gas.

Aitor Urresti: Tanto la Güeñes Itsaso como el cable submarino es construir por construir. 
En concreto el cable submarino de Gatika a Francia es una "bilbainada", que va a suponer un sobrecoste mayor del que se dice y que aún no se sabe si técnicamente será viable.

¿quién marca los precios de la luz, las necesidades técnicas o los mercados?

Hay formas de cambiar y aún estamos a tiempo de fijar las condiciones de la transición energética