Miru zuria, agur
ADI, ADI!!!
Sai zuria ehizatzera
GARAMENDI baserritik, gure sai zuri maitagarriaren habitataren barruan estrategikoki kokatutako gune pribilegiatutik, GALTZEKO ARRISKUAN EGOTEAGATIK EUROPA OSOAN BABESTUTAKO HEGAZTI NEKROFAGA SUPER BABESTUA, gure arbasoengandik jasotako ondarea, toki honetan urteroko bisitaria, mehatxagarri ikusten dira RED ELÉCTRICA ESPAÑOLAk gure biktimaren EHIZA erraztuko duten dorreak.
Sai zuria ehizatzea erraztuko duten 400 kW-eko kableak jartzea baino ez da falta.
Debekualdia 2024ko martxoan irekiko da, irailera arte.
Errudunak?? Errudunak??
Arduradunak?? Arduradunak??
Abisatuta zaudete.
EZ begiak itxi!!!
Makatzak Arratiako Elkartea
Dirue versus Mirue
Dirue
Mirue
Mirue txapelduna
ARAMOTZETIK GARAMENDIRA
Aramotzetik Garamendira
Tximista baten antzean
Miru zuriak igarotzen dau
Oilandatxuen atzean
Atso urdinak entzuten ditu
Haren txistuak aldean
Kurra ta kurra solora doa
Bere oiloen atzean
Atso urdinak hasarraturik
Negarrez dino bidean
Txite gustiak eroan deustez
Bata bestean atzean
Miru zuriak erpea zorrotz
Pikua zerbait makurra
Erroteak lez birrinduten deu
Oilandatxuen hazurra
Miru zuriak jan deuenean
Oilandatxue ta hazurra
Hegazka doa baino batera
Ipar haizea(ren) antzera