Foru agindua baliatu du Arrankudiaga-Zolloko Udalak Gueñes-Itsasoko autopista elektrikoko lanak eteteko
Aitor Aspuru Saez 2020-04-12 AIARALDEA GAUR
Autopista elektrikoaren kontra agertu da Arrankudiaga-Zolloko udal taldea.
Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko agindua erabili du Arrankudiaga-Zollon Red Eléctrica Españolako obrak gelditzeko.
Arrankudiaga-Zolloko Udalak eten ditu Gueñes-Itsaso autopista elektrikoaren lanak herrian. Tokiko gobernuak horrela agindu zion Bizkaiko Foru Aldundiko erabakia baliatuta.
Berez, aldundiak ez zion baimena eman urtarrilean Red Eléctrica Españolari obrak egiteko, zenbait hegaztiren babeserako legedia ez zutelako betetzen.
Hala ere, enpresak jarraitu du egitasmoarekin hainbat udalerritan, baina ez Arrankudiaga-Zollon. Txutxi Ariznabarreta alkateak azaldu du REE negoziatzen ari dela Bizkaiko Foru Aldundiarekin lanen legeztatzea, baina bitartean euren asmoa da baimenik ez ematea jarraitu dezaten.
Ariznabarretak berak adierazi du ibilbideko 100 edo 120 metrotan besterik ez dutela eten jarduera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario