sábado, 10 de marzo de 2018

Gatika-Cubnezais eta Gueñes-Itsaso goi tentsioko lineak lotutak daude. BIZKAIKO HITZA, berria, 2018, martxoak 09



GOI TENTSIOKO ARRAKALAK


BIZKAIKO HITZA, berria, 2018, martxoak 09 

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Ia hamarkada bat lozorroan eman ondoren, abiadura biziz hartu dute Gueñes eta Itsaso arteko goi tentsioko linearen proiektua. Ez kasualitatez. Gatikatik Cubnezaisera (Frantzia) urpetik doan goi tentsioko kable sarea eraikitzeko egitasmoak indarra hartu duen momentu berean hasi dira Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeak gurutzatuko dituen azpiegituraren eraikuntza prozesuari abiada ematen. Banatuta aurkeztu dituzte proiektu biak, baina REE Red Electrica Españolaren txostenetan argi azaltzen da egitasmo berari erantzuten diotela Gatika-Cubnezais eta Gueñes-Itsaso goi tentsioko lineek: Europako Batasuneko herrialdeak energetikoki lotu nahi dituzte.

Informazio gehiago:

No hay comentarios:

Publicar un comentario