PRENTSA


La coordinadora contra la ‘autopista eléctrica’ iniciará una campaña por los pueblos afectados

Amorebieta-Etxanoko egunkari digitala 18/03/2018


http://www.durangon.com/la-coordinadora-contra-la-autopista-electrica-iniciara-una-campana-informativa-por-pueblos-afectados/

PRENTSA JAKINARAZPENA 
2018-03-15
 COMUNICADO DE PRENSA. 
GATIKAko eta Güeñes Itsaso autopista elektrikoaren kontrako koordinadora

ESPAINIA ETA FRANTZIAREN ARTEAN ITSASO AZPIKO LOTURA ELEKTRIKOA BIZKAIKO GOLKOTIK EGITEKO KONTSULTA PROZESUAREN PARTE-HARTZE PUBLIKOAREN IRUZURRA/FARSA DE PARTICIPACIÓN PÚBLICA EN EL PROCESO DE CONSULTA DE LA INTERCONEXIÓN ELÉCTRICA SUBMARINA ESPAÑA-FRANCIA. 


ESPAINIA ETA FRANTZIAREN ARTEAN ITSASO AZPIKO LOTURA ELEKTRIKOA BIZKAIKO GOLKOTIK EGITEKO KONTSULTA PROZESUAREN PARTE-HARTZE PUBLIKOAREN IRUZURRA

PRENTSA JAKINARAZPENA 2018-03-15

  Gatikako autopista elektrikoaren kontrako herri plataforma


Güeñes Itsaso autopista elektrikoaren kontrako koordinadora



Espainiako Sare Elektrikoak, Bizkaiko filialaren bidez, Gobernuaren azpiordezkaritzaren Lurraldeko Industria Saila, hainbat talde eta pertsonari dei egin die beste propaganda ekitaldi batera joateko, oraingo honetan, "Espainia eta Frantziaren arteko konexio elektrikoa Bizkaiko Golkotik egitearen inguruko parte-hartze publikoaren” prozesuaren amaieraren ingurukoa. 2018ko martxoaren 15ean izango da, osteguna, Bilboko Itsas Museoan, 10:30etik 13:30era.

Orain arteko gonbidapenetan kontsulta prozesuaz hitz egin dute, Europar Legebiltzarraren eta kontseiluaren 34/2013 Araudiak (EB) behartzen duena, transeuropar azpiegitura energetikoei buruzko orientazioak emateari dagokionez. Baina Kontsulta prozesuan ez da benetako parte-hartze publikorik egon; izan ere, parte-hartzea ez da kanapeak ematen dituzten ekitaldi batera joate hutsa edo aurkezpen batean galdera batzuk egitea, baizik eta buletinetan argitaratutako iragarkien kontsulta publikoaren barruan egindako iradokizun eta adierazpenei idatziz erantzutea; eta, momentuz, horri buruz ez dakigu ezer. Era berean, Aarhus Hitzarmenaren arabera, herritarrek hasieratik hartu behar dute parte, baita aldez aurretik ere, lurralde plangintza energetikoaren fasean zehar, oraindik ere aukerak errealak direnean, baita proiektua ez burutzeko aukera ere.

 1.750 milioi euro, Europar Fondoetatik hartuak


Gainera, oraindik ez dira informazio publikoa emateko gainerako tramiteak hasi, eta horrek espediente bat izapidetzea eskatzen du. Beraz, ez litzateke parte-hartze publikoaren prozesua bukatutzat eman behar, gonbidapen honetan esaten den moduan.

Beraz, Hitzarmena eta horren oinarrian dauden legeak hasieratik urratu direla esan dezakegu, eta orain arte egindako guztia baliogabetzen duela, propaganda ekintza huts bihurtuz. Are gehiago, ia 10.000 alegazioren bidez adierazitakoa ez denean kontuan hartu. Erantzuna jaso dute, baina jendea ez dago konbentzituta, argi baitago erabakiak aldez aurretik hartuta zeudela. Itsaso azpiko kablea bazegoen barne Espainiako Energia Sarearen 2015-2020 Plangintzan barne hartuta eta 578 milioi euroko zenbatekoa onartu da dagoeneko, interes komuneko proiektu honetarako.

Ez da egon energiaren inguruko eztabaida publikorik aurretik aipatutako araudia baino lehen, transeuropar energia azpiegituren orientazioei buruzkoa. Megaautopista eta konexio elektrikoen proiektu hauen aurretik, honen moduko edozein propaganda ekitalditan eman beharrezko funtsezko eztabaida, parte-hartze gisa kamuflatu nahi dena, zera da: ea proiektu horiek benetan betetzen dituzten eskualde eta herri mailako beharrizan elektrikoak, duten kostu handi hori asumitu daitekeen, eta, batez ere, beharrezkoak diren. Izan ere, une honetan eskaera jaisten ari da eta sorkuntza banatuan eta metatze elektrikoan ematen ari den iraultza geldiezina da. Benetako eztabaida izan beharko litzateke zein energia eredu nahi dugun.

Frantziarekin itsas azpitik lotzeak oso kostu handia dauka. 1.750 milioi euro, Europar Fondoetatik hartuak, hau da, denon dirua (beraz, gezur handi bat da elektroiaren autopista horiei esker herritarrentzako merkeagotu egingo dela elektrizitatea). Gainera, eragiten dien herrientzako ondorio larriak izango ditu, hau da, Gatika, Laukiz, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mungia eta Bakiorentzako; izan ere, 5 hektareako azpiestazio bat eraikitzeaz gain, tentsio altuko trazadura bat aurreikusi da, 10 km-ko luzerakoa, Güeñes-Itsasoko linearen antzekoak, aipatutako herrietatik. 

Bestalde, Espainiako Energia Sareak  Güeñes-Itsasoko 400.000 volteko zirkuitu bikoitzeko Tentsio Altuko Linea bat proiektatu du, elektroiaren autobide kantabrikoaren eta Frantziaren arteko lur konexioaren parte. Proiektu horren barruan 70 eta 80 metro bitarteko altuerako 132 dorre instalatzea aurreikusten da (gutxi gora behera Bilboko BBVA dorrearen altuera), bere 72 kilometroko ibilbidean zehar; Bizkaia eta Gipuzkoako 26 herri zeharkatuko ditu, horietatik gehienak proiektuaren aurka daudelarik, eta natur balio handiko eremuei eragiten die: GANEKOGORTA, UPO, MANDOIA, ARAMOTZ, BELATXIKIETA, GARAI...

Sare handiek mendekotasun energetikoa eta produkzio puntuen kontzentrazioa sustatzen dute; oso garestiak dira, horniduraren garraio eta segurtasun arloan galerak dakartzate, oso urrunetik datozelako, eta jabetza oligopolio elektriko handiaren esku geratzen da.

Energia eredu ekologiko, solidario eta bidezko bat produkzioaren deszentralizazioaren ondorioz baino ezin da sortu; sorkuntza banatu, autokontsumo eta ekoizpen elektriko txiki eta ertainaren ondorioz. Horrela, norberaren eta gertuko herrien beharrizanak estaliko lirateke eta kontsumoa eraginkorragoa izango litzateke, garraioan galerarik izan gabe. Hori da burujabetza energetikorako bide bakarra. 

578 millones de euros aprobados ya para este proyecto de supuesto interés común


FARSA DE PARTICIPACIÓN PÚBLICA EN EL PROCESO DE CONSULTA DE LA INTERCONEXIÓN ELÉCTRICA SUBMARINA ESPAÑA-FRANCIA

COMUNICADO DE PRENSA 15-03-2018
Plataforma contra la autopista eléctrica de Gatika gatikaautopistaelektrikorikez@gmail.com

Coordinadora contra la autopista eléctrica Güeñes-Itsaso guenesitsasokooordinadora@gmail.com

REE, a través de su filial en Bizkaia, la Dependencia Provincial de Industria de la Subdelegación de Gobierno, ha cursado invitación a diversos colectivos y particulares para la asistencia a un nuevo acto de propaganda, en este caso, de cierre del proceso de “Participación pública de la interconexión eléctrica España-Francia por el Golfo de Bizkaia”, para el jueves 15 de marzo de 2018, en el Museo Marítimo de Bilbao, de 10:30 a 13:30 horas.

En anteriores invitaciones siempre han hablado de proceso de consulta, obligado por el Reglamento (UE) 34/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, relativo a las orientaciones sobre las infraestructuras energéticas transeuropeas, Pero tal proceso de Consulta no ha consistido en una real participación, como obliga el Convenio de Aarhus, pues la participación pública no se reduce a acudir a un acto con canapés o a dejar efectuar unas preguntas en una presentación, sino a contestar por escrito a las sugerencias y manifestaciones efectuadas al trámite de consulta pública de los diferentes anuncios publicados en los diferentes boletines, de lo que de momento no sabemos nada. Asimismo, el Convenio de Aarhus obliga a la participación ciudadana desde el inicio, e incluso previamente, durante la deseable fase de planificación energética y territorial, cuando todas las opciones aún son posibles, incluida la alternativa 0, es decir, la no realización del proyecto. 

Además, aún no se han iniciado ni siquiera el resto de trámites de información pública, que requiere la tramitación del expediente, por lo que no se debería dar por terminado el proceso de participación pública, tal como se dice en la invitación.

Por lo tanto, se ha incumplido flagrantemente dicho Convenio desde el principio, así como la transposición y leyes que lo desarrollan, lo que vicia de nulidad todo lo actuado hasta el momento y lo convierte en un mero acto propagandístico de participación, más aún cuando las argumentaciones y sugerencias presentadas en casi 10.000 alegaciones no se tienen en cuenta, aunque se hayan contestado, pero sin convencer, porque las decisiones estaban tomadas previamente: el cable submarino ya estaba incluido en la Planificación de REE 2015-2020 y ya se han aprobado 578 millones de euros para este proyecto de supuesto interés común.

No ha existido un debate energético público previo al reglamento anteriormente citado sobre orientaciones de las infraestructuras energéticas transeuropeas. Previo a la presentación sobre la mesa de estos proyectos de megaautopistas e interconexiones eléctricas, el auténtico y fundamental debate en cualquier acto de propaganda como el presente, que se pretende camuflar como participación, es si estos proyectos realmente cubren las necesidades eléctricas regionales y locales, y si su elevadísimo coste es asumible y necesario en un momento de caída de la demanda, así como de la actual e imparable revolución en la generación distribuida y en la acumulación eléctrica. El auténtico debate es, en definitiva, qué modelo energético queremos.

La interconexión submarina con Francia, además de su elevadísimo coste de 1.750 millones de euros de fondos europeos, es decir, de dinero de todos (por lo cual es una auténtica falacia decir que estas mega autopistas del electrón van a redundar en abaratar la electricidad a favor de los ciudadanos), conlleva además graves afecciones a los municipios afectados Gatika, Laukiz, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mungia, Bakio, ya que además de la construcción de una enorme subestación eléctrica de 5Has., está proyectado un tendido de alta tensión de conexión terrestre de unos 10km. de longitud con torres similares a los de la línea Güeñes-Itsaso por los municipios anteriormente citados. 

Por otra parte, REE ha proyectado la Línea de Alta Tensión de 400.000 voltios de doble circuito Güeñes-Itsaso, que forma parte de la autovía cantábrica del electrón y de la interconexión terrestre con Francia. Este proyecto contempla la instalación de 132 torretas de 70 a 80 metros de altura, aproximadamente la altura de la torre del BBVA de Bilbao, a lo largo de sus 72 kilómetros de recorrido; pasa por 26 municipios vizcaínos y guipuzcoanos, de los cuales la gran mayoría se han posicionado en contra del proyecto; y afecta a zonas de gran valor natural como GANEKOGORTA, UPO, MANDOIA, ARAMOTZ, BELATXIKIETA, GARAI

Las superredes, en realidad, fomentan la dependencia energética y la concentración de los puntos de producción; son muy caras; conllevan pérdidas en el transporte e inseguridad de suministro, ya que proceden de muy lejos; causan grandes daños ambientales y concentran la propiedad en las manos del gran oligopolio eléctrico.

Un nuevo modelo energético ecológico, solidario y justo sólo puede nacer de la producción descentralizada, de una verdadera generación distribuida, del autoconsumo, de la producción eléctrica a pequeña y mediana escala que abastezca las necesidades propias y de las poblaciones cercanas, y que reduzca el consumo a través de una mayor eficiencia y sin pérdidas en el transporte. Este el único camino hacia la soberanía energética.



GOI TENTSIOKO ARRAKALAK

BIZKAIKO HITZA, berria, 2018, martxoak 09 

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Ia hamarkada bat lozorroan eman ondoren, abiadura biziz hartu dute Gueñes eta Itsaso arteko goi tentsioko linearen proiektua. Ez kasualitatez. Gatikatik Cubnezaisera (Frantzia) urpetik doan goi tentsioko kable sarea eraikitzeko egitasmoak indarra hartu duen momentu berean hasi dira Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeak gurutzatuko dituen azpiegituraren eraikuntza prozesuari abiada ematen. Banatuta aurkeztu dituzte proiektu biak, baina REE Red Electrica Españolaren txostenetan argi azaltzen da egitasmo berari erantzuten diotela Gatika-Cubnezais eta Gueñes-Itsaso goi tentsioko lineek: Europako Batasuneko herrialdeak energetikoki lotu nahi dituzte.

Informazio gehiago:
http://bizkaia.hitza.eus/2018/03/09/goi-tentsioko-arrakalak/
“GÜEÑES-ITSASO” AUTOPISTA ELEKTRIKOAREN AURKAKO HERRIEN KOORDINADORAREN PRENTSA OHARRA

Espainiar Estatuaren Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioaren eskutik, Red Eléctrica de Españak 400.000 voltioko (400kV Espainiar Estatuan elektrizitatea garraiatzeko onartutako gehienezko potentzia da) zirkuitu bikoitzeko goi tentsioko linea bat ezarri nahi du Gueñes eta Itsaso artean, benetako autopista elektriko bat. Mehatxu honen aurrean, kaltetuak izango diren herriak, hala nola, elkarte eta eragile desberdinak koordinadora baten inguruan elkartu gara, aipatutako proiektuaren aurkako jarrera adierazi asmoz.

Helburu horrekin gure lehen pausuak proiektuak osasunaren gain eta ingurumenaren gain izan ditzakeen eraginen berri ematea izan zen eta proiektuaren tramitazioaren fase desberdinetan alegazioak aurkeztea. Era berean, kaltetuak izango diren Udaletxe gehienek proiektuaren aurkako mozio hala nola adierazpen instituzionalak aurkeztu dituzte. Besteak beste, Gueñes, Alonsotegi, Igorre, Lemoa eta Amorebieta-Etxanoko udalerriez ari gara.

Egun Euskal Herrian kontsumitzen dugun energiaren %92 kanpotik dator, beraz beharrezkoa dela argudiatzen duten interkonektibitate hori eraikita dago.

Energia berriztagarri gehiago kontsumituko dugula argudiatzen dute baita ere, baina egia esan, Frantziako zentral nuklearren energia kontsumitzen ari gara, Estatuko energia eolikoaren eta eguzki-energia produkzioaren kalterako.

Klima aldaketaren aurkako politikak, kontsumo energetikoaren murrizketa eta efizientzian oinarritzen diren bitartean, Espainiar Estatuak energiaren salerosketan aurkitu du negozioa, horretarako lurraldea linea elektrikoz josi behar digularik.

Guk beste eredu energetiko baten alde egiten dugu, deszentralizatua, bertan ekoiztua, jasangarria, demokratizatua eta garraiorako horrelako azpiegitura erraldoirik behar ez duen ereduaren alde egiten dugu.

Datozen aste eta hilabeteetan hainbat ekintza aurreikusten ditugu, ordezkari politiko desberdinekin mahai-ingurua eta Ganekogortara mendi martxa apirilean, besteak beste. Bestalde, kaltetuak izango diren herrietan informazio kanpaina bat egingo dugu, instituzio publikoak eta REEak herritarroi ezkutarazi nahi izan diguten proiektu honen berri emateko.

Epe labur eta ertainean jasangarritasun energetikoa baldintzatuko duten proiektu erraldoi hauek geldiarazi behar ditugu.


NOTA DE PRENSA DE LA COORDINADORA DE PUEBLOS CONTRA LA AUTOPISTA ELÉCTRICA “GÜEÑES-ITSASO”

Ante la amenaza del proyecto presentado por Red Eléctrica de España, con el auspicio del Ministerio de Energía, Turismo y Agenda Digital del Estado español, según el cual pretenden construir una línea de alta tensión de 400.000 V (400kV es el máximo permitido en transporte de electricidad en el Estado Español) de doble circuito entre Gueñes e Itsaso, una verdadera autopista eléctrica, los pueblos afectados, así como diversas organizaciones, decidimos organizarnos en torno a una coordinadora para mostrar nuestro rechazo al citado proyecto.

Para ello, nuestros primeros pasos fueron la divulgación de las afecciones tanto a la salud como al medio ambiente y la presentación de alegaciones en las diferentes fases de tramitación del proyecto. Asimismo, prácticamente todos los Ayuntamientos afectados por el proyecto han presentado mociones, incluso declaraciones institucionales, rechazando el proyecto. Hablamos de ayuntamientos como Gueñes, Alonsotegi, Igorre, Lemoa, Amorebieta-Etxano, etc.

Actualmente en Euskal Herria el 92% de la energía que consumimos es importada, luego la interconectividad que dicen necesitar ya está construida.

Aducen también que de esta forma se consumirá más energía renovable y lo cierto es que actualmente estamos consumiendo electricidad producida por las nucleares francesas en detrimento de la producción estatal de eólica y solar. 

Mientras que las políticas contra el cambio climático se basan en la reducción y la eficiencia del consumo energético, el estado Español pretende hacer negocio con la compraventa de energía, para lo que necesita mallar el territorio de líneas eléctricas, como la de Gueñes-Itsaso.

Nosotras/nosotros apostamos por un modelo energético descentralizado, una producción más local y sostenible, más democratizada, que no necesite de estas grandes vías de transporte con el impacto que generan en el entorno.

En las próximas semanas y meses tenemos previsto realizar una serie de acciones que van desde mesas redondas con representantes políticos hasta una marcha montañera en el mes de abril hasta el monte Ganekogorta. Asimismo, realizaremos una labor informativa en los pueblos afectados para dar a conocer este proyecto, que instituciones públicas y REE han tratado de ocultar a la ciudadanía. 

Debemos parar estos proyectos faraónicos que hipotecarán la sostenibilidad energética a corto y medio plazo.
Goi tentsioko linea eraiki nahi dute Ganekogortako ingurune babestuan 



Uda ostean ekingo diote Gueñes eta Itsaso arteko goi-tentsioko linea eraikitzeari. 74,5 kilometroko ibilbidea egingo du elektrizitate-sare horrek eta Aiaraldetik ere igaroko da; Okondotik eta Arrankudiaga-Zollotik, hain zuzen. Eragile ugari azaldu dira proiektuaren aurka, ingurugiroan eragin nabarmena izango lukeela argudiatuta. 

Ibilbide luzeko proiektua da “Gueñes-Itsaso” tentsio altuko linearena, duela ia hamarkada bat mahaigaineratu baitzen lehenbiziko aldiz. Baina iaz pausu garrantzitsuak eman ziren proiektuaren tramitazioan eta 2018a urte-gakoa izango dela dirudi, obrekin uda ostean hasteko asmoa adierazi baitu Red Eléctrica Española enpresak. 

Gueñes (Bizkaia) eta Itsaso (Gipuzkoa) lotzea da proiektuaren asmoa, 400 kV-ko zirkuitu bikoitzeko kable-sarea eraikita. 73,5 kilometroko ibilbidea egingo luke lineak eta 25 udalerritik igaroko litzateke, Bizkaiko 17tik, Gipuzkoako zazpitik eta Arabako batetik. 

Okondo da udalerri arabar hori. Lineak ia kilometro bateko -934 metro- ibilbidea egingo du herritik. Hori ez da izango tentsio altuko lineak Aiaraldean izango duen presentzia bakarra, Arrankudiaga-Zolloko lursail batetik ere igaroko baita, Ganekogorta-Pagasarri mendien ingurutik, hain zuzen. 

Arrankudiaga- Zolloko Udalak proiektuaren aurkako txostena aurkeztu du, “Babes Bereziko Eremu” batetik igaroko dela argudiatuta 

AHTaren hornidura 

Proiektuak “izaera estrategikoa” duela nabarmendu du Antonio González-Urquijok. Red Electrica Españolako ordezkariak azaldu du lineak penintsularen iparraldeko sare elektrikoa ixteko balioko lukeela. “Horrek energia Galizia eta Aragoi artean modu eraginkorragoan mugitzea ahalbidetuko luke, eta EAEko hornidura bermatuko luke, Gipuzkoan batez ere”. 

Beste gauza baterako ere balioko luke sareak: AHTa elektrizitatez hornitzeko. Amorebietan, Hernanin eta zehaztu gabeko beste toki batean lotuko lukete tentsio-altuko linea abiadura handiko trenaren sistemara, zenbait komunikabidek aurreratu dutenez.

Ingurune babestua 

Arrankudiaga-Zolloko Udalak, baina, ez ditu enpresaren asmoak begi onez ikusten. Egitasmoaren aurkako txostena aurkeztu zuen tokiko erakundeak iaz, Ganekogorta eta Pagasarriko zonaldea “Babes Bereziko Eremua” dela argudiatuta: “Arrankudiagako arau subsidiarioek eta Bilboko Lurralde Zatikako Planak inguru horretan eraikitzea debekatzen dute”. 

Linea horren eraikuntzak “konponduko ezineko kaltea” eragingo luke, udalaren txostenaren arabera. Eragina izango luke paisaian, eta baita ondare historikoan ere. “Ibilbide natural asko kaltetuko lituzke, kontrabandisten bidea kasu”. Linea eraikitzeak ekosisteman “eragin larria” izango lukeela uste du udalak, “bertako animalien bizitokia zatituko lukeelako”. 

Okondoko Udalak, bere aldetik, ez du proiektuarekiko aurkako txostenik aurkeztu. “Eragin txikia izango du herrian”, azaldu du Jakue Aramburu Ribado Ingurugiro zinegotziak, “herrigunetik urrun igaroko da linea, Cadaguaren eskumako ertzetik”. 

Red Eléctrica Española da proiektuaren bultzatzailea. Linearen aurkako zenbait eragilek salatu dute entitate horrek ate birakariak dituela gobernuarekin: PPren gobernuko goi-kargudun gisa aritutako Jose Folgado Blanco da talde enpresarialaren lehendakaria 

Aurkako taldeak 

Arrankudiaga-Zolloko Udala ez da proiektuaren aurka ahotsa altxatu duen erakunde bakarra. EHNEk, Eguzkik eta EH Bilduko hainbat kargudunek prentsaurrekoa egin zuten iazko martxoan; proiektuaren atzean zegoena “enpresa elektriko handiek negozioak mantentzea eta argindar fakturak igotzen jarraitzea” zela salatu zuten, “gure osasuna eta ingurumena, beste behin ere, oligopolio baten mesedetan jartzea da linearen helburua”. 

“Güeñes-Itsaso autopista elektrikoaren kontrako koordinadora” ere sortu da, eta ez da bakarra izan. Nafarroan mugimendu indartsua sortu zen Deikaztelu eta Itsaso arteko goi-tentsioko linearen aurka. Mozioak aurkeztu eta onartu ziren zonaldeko ehun udalerri baino gehiagotan, 14.000 alegazio aurkeztu ziren eta herri galdeketak egin ziren, bestelako mobilizazio batzuekin batera. Iaz erabaki zuen Ingurugiro Ministerioak proiektua bertan behera uztea, Autopìsta Elektrikorik Ez plataformarekin bildu ostean. 

Abiadura Handiko Trena (AHT) energiaz hornitzeko baliatuko litzateke Itsaso-Gueñes linea. Hernanin, Amorebietan eta zehazteke dagoen beste toki batean konektatuko litzateke elektrizitate sarea trenaren sistemara 

2020rako amaitua 

Gueñes eta Itsaso arteko lineak, baina, aurrera darrai. Azken bi tramiteak egin behar dituzte Red Electrica Españolako arduradunek: Obrak erabilgarritasun publikoa duela dioen dokumentua eskuratzea eta obrak hasteko baimena lortzea. Enpresako ordezkariek aurreratu dute bi urte beharko dituztela lanak amaitzeko. Gauzak hala, linea 2020. urterako prest egotea aurreikusi dute.


Informazio gehiago

Okondo eta Arrankudiaga-Zollo zeharkatuko ditu Gueñes eta Itsaso arteko goi-tentsioko lineak,
https://aiaraldea.eus/aiaraldea/1487198425683-okondo-eta-arrankudiaga-zollo-zeharkatuko-ditu-guenes-eta-itsaso-arteko-goi-tentsioko-lineak


14-12-2017 AUTOPISTA ELEKTRIKORIK EZ


PRENTSA OHARRA 2017ko ABENDUAREN 14a
FRANTZIA eta ESPAINIAREN arteko Interkonexio Elektrikoa Bizkaiko Golkoan zehar

Red Elektrika Españolak (REE) 2017ko abenduaren 14an Bilboko Itsas Museoan, Gatika eta Frantzia artean, Kantauri Itsasoan zehar, eraiki nahi den interkonexio elektrikoaren inguruko aurkezpena dela eta, “Gueñes-Itsaso autopista elektrikoaren kontrako koordinadora” hurrengo prentsa ohar hau idatzi du:

Aurkezpen honek benetako parte-hartze publikoa bermatu beharrean, proiektuaren propaganda soila egiten duela uste dugu.

Gure ustez, mega autopista eta interkonexio elektriko horiek ez dira beharrezkoak lurraldearen elektrizitate eskariak asetzeko. Ia 2.000 miloi eurotako inbertsioa ez dugu egoki ikusten, elektrizitate eskariak ez baitu gora egiten, eta hori sortu eta pilatzeko beste bide berriztagarri, iraunkorrago eta lehiakorrago batzuk erabil baitaitezke. 

Alde batetik, lur gaineko goi tentsioko linea bat egin nahi da Frantziarekin lotzeko, Gueñes-Itsaso deritzo. Linea horrek 400.000 volt garraiatuko lituzke. Proiektu hori aurrera eramateko 80 metroko 132 torreta jarri nahi dituzte 72 kilometrotan zehar, hau da, ideia bat egiteko Bilboko BBVA eraikinak duen altuera bereko dorreak. Linea horrek Bizkaia eta Gipuzkoako 26 udalerri zeharkatuko ditu, gehiengoa proiektuaren aurka agertu arren. Natura eta ingurugiro aldetik balio handiko guneak betiko kaltetuak izango dira: GANEKOGORTA, UPO, MANDOIA, ARAMOTZ, BELATXIKIETA, GARAI… besteak beste.

Beste alde batetik, Frantziarekin lotzen duen urpeko beste linea bat egin nahi da. Kasurik onenean, aurreikusitako inbertsioa ia 2.000 miloi eurotakoa da, guztion artean ordaindu beharrekoa, jakina!! REEk argi indarraren prezioa jaitsiko dela esaten du, baina nondik aterako dute dirua megaproiektu hau ordaintzeko? Gatika, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mungia eta Bakioko Udalerriak oso kaltetuak izango dira, bertan 5 hektareako azpiestazio elektrikoaz gain, 10 kilometroko goi tentsioko linea jarri nahi delako.

Super sare elektriko horiek, lurraldearen menpekotasun energetikoa areagotuko dute, energiaren produkzioak gutxi batzuen eskuetan egoten jarraituko du, oso garestiak dira, bidean energia asko galtzen da, hornitzean segurtasun eza dago, eta gainera, ingurugiroan eta naturan betirako berreskuraezinak diren kalteak sortzen dituzte.

Energia eredu berri bat, solidarioa, justua eta iraunkorra sortu nahi badugu, produkzio deszentralizatua bultzatzea beharrezkoa da, autogenerazioa bultzatuz, naturak eskaintzen dizkigun haizea eta eguzkia erabilita, hobetu beharko dira bai autokontsumoa, bai produkzio elektrikoa maila txiki eta ertainean, baita kontsumoaren efizientzia ere, eta energiaren garraioan dauden galerak gutxitu behar dira. Aipatutako horiek dira, hain zuzen ere, subiranotasun energetikoaren aldeko pausuak.

Hermann Scheer-ek dioenez, “la revolución tecnológica del suministro energético, que conduce al relevo de las energías convencionales, solo puede desarrollarse a través de numerosas iniciativas independientes en muchos lugares diferentes y no a través de una planificación ejecutada de forma tecnocrática por élites políticas y económicas que organicen el proceso gradualmente en el tiempo y el espacio”.

Ulertzekoa da, oligopolio energetikoak energiaren prezio baxuak nahi ez izatea, eredu garestia baizik, zentralizatua, super sareduna eta energiaren kontsumoaren handitzea beharrezkoa izatea.

Azkenengo gogoeta bat. “La raíz del problema de la pobreza energética se encuentra en la concepción mercantilista de la electricidad como medio de acumulación. Se trata de la conversión en mercancía de un bien hoy indispensable para el normal desarrollo de la vida cotidiana en nuestras sociedades”. Sebastià Riutort Isern. “Energía para la democracia”. Catarata.

“El imperativo energÉTICO de Hermann Scheer. Editorial Icaria, 2011” liburuko “Las superredes como freno pseudoprogresista” kapituluan oinarritua.


COMUNICADO DE PRENSA 14-12-2017
CABLE SUBMARINO GATIKA-FRANCIA

Con motivo de la presentación de la Interconexión eléctrica con Francia, Gatika-Cubnezais, por parte de REE el próximo jueves 14 de diciembre por la tarde en el Museo Marítimo de Bilbao, la Plataforma “Güeñes-Itsaso Autopista Elektrikoaren Kontrako Koordinadora”  ha elaborado el presente comunicado.

El debate fundamental previo a cualquier acto de propaganda, que pretenden colar como participación, de estas mega autopistas e interconexiones eléctricas, sería si realmente cubren las necesidades eléctricas regionales, locales, y si su elevadísimo coste es asumible y necesario en un momento de caída de la demanda y de la actual e imparable revolución en la generación distribuida y en la acumulación eléctrica.

Por una parte, REE ha proyectado la Línea de Alta Tensión de 400.000 voltios de doble circuito Güeñes-Itsaso, que forma parte de la autovía cantábrica del electrón y de la interconexión terrestre con Francia.

Este proyecto contempla la instalación de 132 torretas de 70 a 80 metros de altura, aproximadamente la altura de la torre del BBVA de Bilbao, a lo largo de sus 72 kilómetros de recorrido; pasa por 26 municipios vizcaínos y guipuzcoanos de los cuales la gran mayoría se han posicionado en contra del proyecto; y afecta a zonas de gran valor natural como GANEKOGORTA, UPO, MANDOIA, ARAMOTZ, BELATXIKIETA, GARAI…  …

Por otra parte, la interconexión submarina con Francia además de su elevadísimo coste, 1.750 millones de euros de fondos europeos, es decir del dinero de todos, por lo que es una auténtica falacia decir que estas mega autopistas del electrón van a redundar en abaratar la electricidad a favor de los ciudadanos; conlleva además graves afecciones a los municipios afectados Gatika, Laukiz, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mungia, Bakio, ya que además de la construcción de una enorme subestación eléctrica de 5Has., está proyectado un tendido de alta tensión de conexión terrestre de unos 10km. de longitud, con torres similares a los de la línea Güeñes- Itsaso por los municipios anteriormente citados. 

Las superredes en realidad fomentan la dependencia energética y la concentración de los puntos de producción, son muy caras, conllevan pérdidas en el transporte e inseguridad de suministro ya que proceden de muy lejos, causan grandes daños ambientales y concentran la propiedad en las manos del gran oligopolio eléctrico de siempre.

Un nuevo modelo energético, solidario y justo sólo puede nacer de la producción descentralizada, de una verdadera generación distribuida, la naturaleza ofrece el viento y el sol por todas partes, el autoconsumo, la producción eléctrica a pequeña y mediana escala, que abastezca las necesidades propias y de las poblaciones cercanas, que reduzca el consumo a través de una mayor eficiencia y sin pérdidas en el transporte; son el único camino hacia la soberanía energética. 

Dice Hermann Scheer que “la revolución tecnológica del suministro energético, que conduce al relevo de las energías convencionales, solo puede desarrollarse a través de numerosas iniciativas independientes en muchos lugares diferentes y no a través de una planificación ejecutada de forma tecnocrática por élites políticas y económicas que organicen el proceso gradualmente en el tiempo y el espacio”.

Es evidente que el gran oligopolio no quiere precios bajos, sino un modelo caro, centralizado, de superredes que requieren el obligado incremento del consumo y los costes de producción/distribución de la energía.

Una reflexión final. “La raíz del problema de la pobreza energética se encuentra en la concepción mercantilista de la electricidad como medio de acumulación. Se trata de la conversión en mercancía de un bien hoy indispensable para el normal desarrollo de la vida cotidiana en nuestras sociedades”. Sebastià Riutort Isern. “Energía para la democracia”. Catarata.

Basado en el capítulo “Las superredes como freno pseudoprogresista” del libro El imperativo energÉTICO de Hermann Scheer. Editorial Icaria, 2011).


Argindar linea geratzeko indarren bilgune bihurtu gura du Goi Tentsioari Ez plataformak

Joseba Derteano 2017-11-10, anbotoGIZARTEA DURANGALDEA

Red Eléctrica de España konpainiak goi-tentsioko argindar linea egiteko ardura du Gueñes (Bizkaia) eta Itxaso (Gipuzkoa) artean. Tartean, Durangaldeko sei herritatik igaroko litzateke: Zornotza, Iurreta, Garai, Mallabia, Berriz eta Zaldibarretik. Proiektua azken fasean dago eta Espainiako Gobernuak edozein momentutan onartu dezake behin betiko.

Informazio gehiago:
https://anboto.org/durangaldea/1510301522017-argindar-linea-geratzeko-indarren-bilgune-bihurtu-gura-du-goi-tentsioari-ez-plataformak

 La Quadra
“Gueñesen udalak uhin elektromagnetikoei buruzko azterketa egitea lortu dugu”

Joseba Derteano 2017-11-10, anboto GIZARTEA DURANGALDEA


Alex Salazar Goi Tentsioari Ez plataformako kidea da. Gueñes herriko La Cuadra auzoan bizi da, estatuko argindar azpiestaziorik handienetakoa duen inguruan.

Noiz eratu zenuten plataforma?

Aurtengo martxoan. Proiektuaren harira, Gobernuak erabilera publikoko deklarazioa atera zuenean hasi ginen. Hainbat herritan hitzaldiak izan ziren, alegazioen epea hasi zen eta orduan hasi ginen zenbait herritako jendeagaz hartu-emanak izaten. Plataforman hainbat herritako jendea dago.

Zer helburu duzue?

Proiektua geldiarazi gura dugu eta, bide horretan, gizarte mugimendua saretu gura dugu. Denbora irabaztea inportantea da. Gobernuak aldatu egiten dira eta, beharbada, sartzen den berriak beste ikuspegi bat izan dezake. Edota, batek daki, beharbada, bestelako energia iturriek gora egin dezakete eta panorama erabat aldatu daiteke. Badaude horrelako adibideak. Herriz herriko mugimenduen lana ere garrantzitsua da. Guk, Gueñesen, udalak uhin elektromagnetikoei buruzko azterketa bat ordaintzea lortu dugu.

Uhin elektromagnetikoen inguruko azterketa?

Bai. Sinadurak batu genituen. Legea oso permisiboa dela uste dut. Estatuan 100 mikroteslako [fluxu magnetikoaren dentsitatea neurtzeko unitatea da] esposizioa onartzen bada, atzerriko herrialde askotan baimentzen den neurria askoz baxuagoa da.

Zure ustez, linea zergatik ez da beharrezkoa?

Argindar linea sareak osatzeko dela diote, baina, nire ustez, beste arrazoi batzuk daude. Frantzia trantsizio energetikoan sartuta dago, eta linea hau hara energia saltzeko erabiliko dute. Ez da hemengo eskari baten ondorioa, baizik eta etekin ekonomikoa lortzeko negozio pribatuei irekitzen zaien atea. Hemen, zentralak euren ahaleraren azpitik funtzionatzen ari dira.


“Osasunean izan dezakeen eraginak arduratzen gaitu”
Joseba Derteano 2017-11-10, anboto GIZARTEA MALLABIA

Mallabian argindar linea bi bata bestearen paralelo joango dira 400 kilowatioko linea berria egiten badute, eta bien erdian harrapatuta geratuko dira Areitio auzoko Ariño Etxebarri eta Ariño baserriak. Bertako bizilagunak kezkatuta daude, batez ere lineak eragindako uhinek osasunean izan ditzaketen ondorioengatik.

Informazio gehiago:

No hay comentarios:

Publicar un comentario