domingo, 18 de noviembre de 2018

Jordi Sevillak, REE-k eta RTE-k egiten dutena maitasunagatik egiten dute/ Lo que hacen Jordi Sevilla, su REE y RTE es por amor. Mikel Casado, Gatikako Interkonexio elektrikorik ez!, Azaroak, noviembre 2018


Jordi Sevillak, REE-k eta RTE-k egiten dutena maitasunagatik egiten dute


Azaroaren 8an, REE-k Bilboko Itsas museoan Inelferen ( REE espainiarrak eta RTE frantziarrak osatzen duten enpresa ) 10. urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu zuen. Enpresa hori da Espainia, Frantzia eta Portugalen arteko interkonexio elektrikoen sustatzailea. Bertan egon ziren, beste batzuen artean, REE-ren presidente Jordi Sevilla, Inelferen presidente Eva Pagán, RTE-ren presidente Francis Brottes, Inbertsioetarako Europako Bankuaren presidente Emma Navarro, Gobernu espainiarraren EAEn ordezkari Jesus Loza eta industria sailburuorde Javier Zarraonaindia. Egun berean DEIAk argitaratutakoaren arabera, proiektuak hornikuntza elektrikoaren segurtasuna, urteko 3,2 milioi tona CO2 gutxiago isurtzea eta sisteman energia berriztagarrietako 4.332 gigawatt sartzea ekarriko luke berekin.

Horrelako proiektu bat enpresa bi horien herritarrekiko erabateko maitasunetik baino ezin da etorri.

Kalean, mikrofonoa hartuta proiektu horren aurka protestaka, itxaroten genbiltzan Gatika eta Gueñesko esker txarreko herritar ezjakinok zera genioen: benetako autopista funts publikoetatik beraien kontu pribatuetara doan diruaren garraioa egingo duena da, REE-ko administrazio kontseiluko kideen artean banatua izan dadin; eta beraien balioak diru-gosea, negozia eta autogestionatua, autokontsumorakoa eta eskala txikiko sorkuntza deszentralizatuaren aurkako energiaren monopolioa dira. Horrez gain, hurrengoa ere bagenioen: ad hoceratutako Adituen Batzordearen txostenak Inelferen argudioak gezurtatu ditu. Izan ere, honakoa dio: zergadun guztiok ordaindu beharko dugun aurrekontu desbideraketa bat ekarriko du, energia berriztagarriak sisteman sartzea oztopatuko du, CO2 isuriak haztea ekarriko du eta kw/h-aren prezioa igoaraziko du.

Gauzak horrela, han manifestatu ginenok ez ginen konturatzen gure ongizateaz arduratzen diren pertsonen aurrean geundela, nahiz eta , gorago aipatutakoaz gain, herri-mailan, korronte alternoa jarraian eraldatzen duen eraldaketa estazioaren presentzia eta zarata konstantea pairatzea tokatuko zaigun ( Gironako Logaian gertatzen den bezala ) eta baita oso goi tentsioko korrontearen arazoak ere: osasunarekiko eta ingurumenarekiko eraginak, esaterako. Desabantaila guzti horiek onartu beharreko sakrifizioak dira, ongizate orokorraren izenean. Zapaterorekin ministro izan zen Jordi Sevillaren kasua ate birakarien beste kasu soil bat bakarrik ez dela deritzogu. Izan ere, bere esperientzia REE-ren zerbitzura jarri du, %80an pribatua eta %20an publikoa den enpresa, burtsan kotizatzen duena eta ongizate orokorraren alde egiten duena. 

Egia da pertsona askok usteko duela zoratu egin garela eta inuzenteegiak garela. Izan ere, espainiar elektrizitate konpainiak azkenaldian argiaren prezioa modu eskandalagarrian igotzen aritu baitzaizkigu eta etekin legez elkar banatzen duten dirutza irabazten dihardutelako. Eta arrazoi dute, baina gure hobe beharrez egiten dutela aitortu behar dute ere, energia elektrikoaren prezioa merkeagoa izango balitz, biharra existituko ez balitz bezala kontsumituko genukeelako. Xahutzaile arduragabe hutsak baikara eta ezin dugu luxu hori izan, gero klima aldaketarekin ordainduko baitugu. Horregatik ere, onartu behar dugu gure hobe beharrez ari direla. Beraien diru-sarrerei dagokienez, era berean, onartu behar dugu, jasotzen dituzten etekinen banaketa itzelak merezi dituztela. Beraien ahalegina, inteligentzia, balioa eta eraginkortasuna dela-eta. Soilik aukeratutako elite baten eskura daudenak.

Pablo Casadok, Erregeari , herritarrengatik egin duen guztia dela-eta, eskerrak emateko eskatzen digun bezala, guk eskerrak eman behar genizkieke Folgadori, Jordi Sevillari eta REE-ri, egunero-egunero argindarra daukagulako gure etxeetan. Izan ere, badira hori ez duten lekuak. Gure etxeetako entxufeen atzean dagoena ez baita burtsan kotizatzen duen energiaren monopolioa eta administrazio kontseiluari etekinak ematen dizkion negozio zitala; maitasun adierazpen baten miraria baizik.

Are gehiago, egunero-egunero egin beharreko aitortza horiek zabaldu eta gehitu egin behar lirateke. Beraien etekinak murriztuz erabiltzaileoi ematen diguten eta ongizate orokorra helburu duten bankuek, petrolioaren, gasaren, teknologiaren… industriek egiten dutena aitortu behar genuke. Hitz batean, ez dugu beraien etxeetan arazoak nahi ez dituztenen berezko berekoikeria erakutsi behar eta burtsaren eta enpresa handien administrazio kontseiluen ongizatean gehiago pentsatu behar dugu; azken batean, denonak baitira. Eta politikoei ere, eskertu behar genieke enpresa horien interesak babestea eta bultzatzea, zerbitzu publikoaren aldeko ekintza laudagarria baita.

Mikel Casado, Gatikako Interkonexio elektrikorik ez! elkarteko kidea



Lo que hacen Jordi Sevilla, su REE y RTE es por amor


El pasado 8 de este mes de noviembre, REE organizó un acto en el Museo Marítimo de Bilbao para celebrar los 10 años del proyecto Inelfe ( empresa formada por las española REE y la francesa RTE), promotora de las interconexiones eléctricas entre Francia , España y Portugal. Allí estuvieron, entre otros y otras, el presidente de REE, Jordi Sevilla, la presidenta de Inelfe, Eva Pagán, Francis Brottes, presidente de RTE, Emma Navarro, la presidenta del Banco Europeo de Inversiones, Jesús Loza, delegado del gobierno español en el País Vasco, y el viceconsejero vasco de industria, Javier Zarraonaindia. Según DEIA del mismo día 8, el proyecto supondrá la seguridad del suministro eléctrico, la reducción de 3,2 millones de toneladas de CO2 al año, y la integración de 4.332 gigawatios hora de energías renovables en el sistema.

Un proyecto así sólo puede salir del amor incondicional de esas dos empresas por la ciudadanía, tanto francesa como española.

Las/os desagradecidas/os e ignorantes de Gatika y Güeñes que esperábamos en la calle, protestando en contra de ese proyecto micrófono en mano, decíamos que la auténtica autopista es la del transporte del dinero desde los fondos públicos a su cuenta privada para repartirlo entre los miembros del Consejo de Administración de REE, así como que sus valores son la codicia, el negocio y el monopolio energético contra la generación descentralizada en pequeña escala, autogestión y autoconsumo. Y alegábamos también que el informe de la Comisión de Expertos constituida ad hoc desmiente los argumentos de Inelfe, ya que asegura que va a suponer un desvío presupuestario que vamos a tener que pagar los contribuyentes, va a inhibir la penetración de energías renovables, a aumentar la emisión de CO2, y a aumentar el precio del kw/h.

Pues bien, quienes allí nos manifestamos no nos dábamos cuenta de que estábamos ante gente preocupada por nuestro bien, aunque debamos sufrir, localmente, aparte de lo general apuntado en el párrafo anterior, los inconvenientes de la presencia y ruido constante de la conversora de corriente alterna en continua, como pasa en Logaia, Gerona; los inconvenientes de la muy alta tensión, como son las afecciones a la salud y al medio ambiente. Todas estas desventajas son sacrificios que debemos aceptar en aras del bien general. Reconocemos que el caso de este hombre de bien, Jordi Sevilla, que fue ministro con Zapatero, no es un caso más de puertas giratorias, sino que ha decidido poner su experiencia al servicio de REE, empresa 80% privada y 20% estatal, que cotiza en bolsa y que vela por el bien común.

Bien es cierto que habrá mucha gente que crea que nos hemos vuelto locos y que somos demasiado ingenuos, ya que las compañías eléctricas españolas nos han estado subiendo el precio de la luz de una manera escandalosa últimamente y que están ganando cantidades ingentes de dinero que se reparten como beneficios. Y tienen razón, pero también deben reconocer que lo hacen por nuestro bien, pues si el precio de la energía eléctrica fuera más barato, lo consumiríamos como si no hubiera mañana por ser gastadores manirrotos y muy descuidados, y no nos podemos permitir ese lujo, pues luego lo pagamos en forma de cambio climático. Por eso también debemos reconocer que lo hacen por nuestro bien. En cuanto a sus ingresos, debemos, asimismo, reconocer que se merecen sus altos repartos de beneficios por su esfuerzo, inteligencia, valía y eficiencia, algo exclusivo de una élite de elegidos.

Mikel Casado, miembro de la plataforma popular Interkonexio elektrikorik ez! de Gatika

No hay comentarios:

Publicar un comentario